martes, 11 de enero de 2011

Venezuelako enbaxadorea

Julian Isaias Rodriguez, Venezuelako enbaxadorea da eta azkenengo EHU egon zen hitzaldi bat emoten. Hitzaldiaren izena" La otra Historia de la Independencia" zen, eta hitzaldi honetan "Historia ofizialari" buruz hitz egin zuen eta bere ikuspegia eman zuen. Honen ustez historia ofiziala irabaleak kontatzen duten historia da eta ez da egiazkoa izaten. Azken finean irabazleak beti agertzen dira onak izango baziren bezela eta ez da inoiz kontatzen egin zituzten bidegabekeria guztiak.

Julianek ameriako independentziari buruz hitz egin zuen eta esan zuen kontatzen den guztia gezurra dela, manipulazio asko dagoela gai horri buruz eta batez ere espainiako estatuan. Honen ustez interes gehiegi daude egia kontatzeko. Honen ustez, europarrak amerika deskubritu zutenean, pentsatzen zuten amerika beraiek deskubritu zutela, baina ameriketan jendea zegoen bizitzen arinagotik beraz deskubrituta zegoen. Bere kultura propioa zuten bertako biztanleak, beraien bizimodua eta europarrak dena kendu zioten bere eskubide guztiak zapalduz. Europarrak heldu eta nai zutena egin zuten, jaberik gabeko lurra balitz bezela, beraiek nai zutena egin zuten bertako jendeari min handia eginez.

Historia ofizialak, kolonizazio eta deskolonizazio prosezuak baketsuak izan zirela bezela kontatzen ditu baina izugarrizko holokaustotzat kalifikatzen ditu Julianek. Gainera egin zen guztia europarren mesedetan egin zen europarrei intersatzen zitzaien bezala baita deskolonizazioa ere. Herrialde zapalduak izan dira ameriketakoak eta oraindik ere badira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario