martes, 11 de enero de 2011

GEBARAKO GAZTELUA

Xehetasun planoa

Muntai polit baten emaitza

kALEAN AZKENEAN

Berria

Linux

Plano motak kirol erreportai batean

Ondorengo bideo honetan, plano motak ikusi al dezakezue. Bideo bat egiterako orduan plano desberdinen tartekatzearen garrantzia. Horrez gain musikak ere garrantzia handia dauka, bizitasuna edo moteltasuna emateko, komeni zaizunaren arabera.

Gonzalo Martinen Hitzaldia

Abenduaren 14an Gonzalo Martin egon zen leioan hitzaldi bat ematen webtv aren inguruan. Ikusentzunezkoen aditu honek etorkizuneko telebista dela esan zuen. Honen ustez gaur egungo telebistak ez dauka interneteko telebistak dituen aukerak. Telebista arruntean ia ez dago ganorazko ezertxo ere ez, eta zenbat eta kanal gehiago eduki, oraindik are gutxiago, paradoxa dirudienarren. Interneteko telebistak denetarik eskaintzen dizu eta bakoitzaren gustoko gauzak aurki ditzakezu askos ere espezializatuagoa dagoelako.Beraz badakizue etorkizuneko telebista da.

Elkarrizketa bat zelan ez egin

Ondorengo bideo honetan, Iñaki Perurenari egiten dioten elkarrizketa bat agertzen da. Elkarrizketa euskal selekzioari buruzkoa da, eta elkarrizketatzailea edo kazetaria, horrela deitu ahal bazaio esan beharra dago ez dagoela Perurenaren mailan.

Kazetari batek egiten duen elkarrizketari buruzko ezagutza minimo bat behar du eta honek ez dauka minimoa ere. Galdera baten ostean Iñakin maisutazun handiz erantuten dio, bere erantzunean euaskal herriiko historia pixkat azalduz, era bikainean gainera. Kazetariak hanka sartu duela konturatzean Perurenari "sabio" deitzen dio ironikoki, baina Perurenak berriz maisutazunez erantzuten dio esanez:"Nire herriko historia jakitearren ez naiz kultoa edo jakintsua e, hori denok jakin beharko genuken zerbait da". Beraz badakizue norbaiti elkarrizketa egin behar badiozue informa zaitezte pixkat gaiari buruz.

Venezuelako enbaxadorea

Julian Isaias Rodriguez, Venezuelako enbaxadorea da eta azkenengo EHU egon zen hitzaldi bat emoten. Hitzaldiaren izena" La otra Historia de la Independencia" zen, eta hitzaldi honetan "Historia ofizialari" buruz hitz egin zuen eta bere ikuspegia eman zuen. Honen ustez historia ofiziala irabaleak kontatzen duten historia da eta ez da egiazkoa izaten. Azken finean irabazleak beti agertzen dira onak izango baziren bezela eta ez da inoiz kontatzen egin zituzten bidegabekeria guztiak.

Julianek ameriako independentziari buruz hitz egin zuen eta esan zuen kontatzen den guztia gezurra dela, manipulazio asko dagoela gai horri buruz eta batez ere espainiako estatuan. Honen ustez interes gehiegi daude egia kontatzeko. Honen ustez, europarrak amerika deskubritu zutenean, pentsatzen zuten amerika beraiek deskubritu zutela, baina ameriketan jendea zegoen bizitzen arinagotik beraz deskubrituta zegoen. Bere kultura propioa zuten bertako biztanleak, beraien bizimodua eta europarrak dena kendu zioten bere eskubide guztiak zapalduz. Europarrak heldu eta nai zutena egin zuten, jaberik gabeko lurra balitz bezela, beraiek nai zutena egin zuten bertako jendeari min handia eginez.

Historia ofizialak, kolonizazio eta deskolonizazio prosezuak baketsuak izan zirela bezela kontatzen ditu baina izugarrizko holokaustotzat kalifikatzen ditu Julianek. Gainera egin zen guztia europarren mesedetan egin zen europarrei intersatzen zitzaien bezala baita deskolonizazioa ere. Herrialde zapalduak izan dira ameriketakoak eta oraindik ere badira.

Edizio lan bikainaren emaitza

Bideo honetan ikus dezakegu zer den edizio on bat egitea. Edizioa zerbait hartu eta montatu baino gehiago dela esan beharra dago. Honelako bideo bat egiterako orduan oso inportantea da detaile guztiak ondo zaintzea:musika, irudia... faktore guztiak kontutan hartu behar dira benetan bide on bat egiteko zeren edizioa da agian atalik garrantzitsueana.

Hemen dugun bideo hau the collective taldearen seasons dokumentala da. Bideoa ikusi eta izugarrizkoa dela iruditu zait dena oso ondo planteaturik dagoelako. Planoak bikainak dira, mota guztietako planoak ditu eta gainera oso ondo zainduta daude, eta hori dela eta bideoaren kalitaea igotzen du.

Gainera horrelako kirol baten sortzen diren sentzazioak isladatu nai izan gaituzte, plano azkarrak motzekin tartekatuz. Plano azkarrek bizitasuna ematen diote bideoari. Aipagarria da ere musika, musikak garrantzia handia daukalako bideo batean. Erreportai honetan musika lasaia musika musika azkarrarekin tartekatzen duela ere oso aipagarria da, musika biziak akzioa transmititzen du eta kirol honek sortzen dituen sentzazioak lehen aipatu dudan bezala. Beraz ikus ezazue bideo hau bikaina delako.

Mikel Aiestaran

Mikel Aiestaran Aierri (Beasain, Gipuzkoa, 1975). Freelance bezala lan egiten duen euskal kazetaria da. Informazio zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean. Gaur egun Vocento eta EITB taldeetako komunikabideentzako egiten du lan.

Mikelek hitzaldi bat eman zuen Euskal Herriko Unibertsitatean batzuentzako. Mikelel lehen aipatu dudan bezala freelance bat da, hau da, berak egiten du dena, erreportai osoa berak egiten ditu, eta ez edonun, Irak bezalako tokietan egin ditu erreportaiak.

Aiestaranek bere lanari buruz hitz egin zuen, adibidez korrespontsal baten lana zein den azalduz. Horrez gain hainbat gauza interesgarri kontatu zituen, batez ere berari pasatako gauzak. Aiestaran ospe handiko kazetaria da eta oso interesgarria izan da beren anekdotak eta berak aipatutako gauzak entzutea naiz eta zuzenean ez entzun bere hitzaldia.

Bukatzeko esan beharra daukat kazetari hau entzun eta gero, berari zuzenean entzuteko gogoa piztu zaidala eta bere lanari buruzko hainbat galdera egitea gustatuko zitzaidala.

Gorka Palazioren Hitzaldia

Gorka Palaziok Madrilen eman zuen hitzaldi bat berak gustokoen duen gaiari buruz, internet hain zuzen ere. Palaziok internet eta interneten erabileraz mintzatu zen. Aipagarria da, interneten erabileraz hitz egin zuenean eta honi eman behar zaion erabilerari buruz, erabilera egokia emanez gero interneten erabilera bultzatu behar dela dio. Horrez gain unibertsitateko etorkizunari buruz hitz egin zuen eta interneten erabilerari buruz unibertsitatean.

Hitzaldi interesgarri hau Gorkaren kanalean jarraitzeko aukera eduki genuen eddo bestela second lifen. Baina esan beharra dago arazo tekniko ugari egon zirela bai ikusmen mailan eta baita entzumenari dagokionez ere. Azkenik amaitzeko aipatu behar da internet modu egokian erabiliz, izugarrizko lan tresna izan daiteke, baina beti modu egokian erabiliz.

lunes, 10 de enero de 2011

Really Sinple Syndicationen siglak dira. Hau XML formatu bat da, web orrialdeetako edukiak konpartitzeko. Aktualizaturik dagoen informazioa difunditzeko erabiltzen da. Formatu honek nabegatzaile baten beharrik gabe informazioa bereganatzeko aukera ematen dizu, Software bat erabiliz, eduki RRS hauek irakurtzeko diseinaturik dagoena.

Adibidez, zure gustokoak diren web orrialdeetako informazioa aktualizatzen doazen einean, informazioa jasoko duzu, web orrialdeak banan banan gustoko duzun web orrialdea bisitazten egon beharrean. Automatikoki informaturik egongo zara zuk aukeratutako orrialde webeta.
Ondorengo bideo honetan agertzen den bideoa oso dinamikoa eta arina dela esango nuke, beraz ez da bat ere aspergarria. Horretarako irudi eta soinuak tartekatzen dira oso arin. Bideo honetan erreportaia bat agertzen da baina horrez gain aurkezle bat dago. Hala ere aipatu behar da aurkezleak ez duela garrantzirik eduki behar ez delako protagonista, eta protagonista da benetan garrantzitsuena.

Gainera telebista bezalako hedabide garrantzitsu batean detaile guztiak kontutan hartu behar dira mundu mailan gehien kontsumitzen den hedabidea delako.

sábado, 8 de enero de 2011

Carlos Fernandez Liriari elkarrizketa

Carlos Fernandez Liriak, Madrilgo unibertsitateko irakasle honek, gaur egungo gizarteari eta gizarte honek duen sistema ekonomikoari buruz hitz egiten du, murgiltzen gaituzten arazo guztiak puntuz puntu azalduz.

Hasteko europari buruz hitz egiten du, Ameriketako aurkikuntza adibide bezala jarriz. Berak azaltzen duenez, badirudi amerika europarrak aurkitu zutela baina amerika bertan zegoen arinagotik. Europarrak ez zuten aurkitu, europarrak inbaditu egin zuten edo inbaditu egin genuen. Amerikarrak guri deskubritu ziguten eta ez guk beraiei. Guzti horrekin zera azaltzen du, europarrak besteengan eduki nai dugun nagusitasuna.

Horrez gain Carlosek gaur egungo sistema ekonomikoarentzat ere hitz batzuk gordetzen ditu. Diktadura ekonomiko baten menpe gaudela goraipatzen du, sistema ekonomio honek, hau da kapitalismoak, mundutik gero eta azkarrago zabaltzen den sistema bat dela esaten du eta honene funtzioa ahalik eta gehien hedatzea da. Sistema hau ez da inoiz paratzen gero eta azkarrago doalako. Txantaje batera bideratzen digu, etengabe produzitzera behartuta gaude. Baina errekurtso naturalak amaitzean, petroleoa etb... denok sufrituko dugula goraipatzen du.

Aipatzen duen beste gauza interesgarri bat, europa kontzentrazio kanpuekin konparatzea da. Europak mugak jartzen ditu inor ere ez sartzeko, ez zaigulako interesatzen. Sistema ekonomiko honek aberatsak gero eta aberatsago bihutzen ditu eta pobreak gero eta pobreagoak.

Guzti hau bere elkarrizketaren laburpen txiki bat da, horrez gain bideoaren zati teknikoak ere aipatu behar dira. Bideoa luzea da eta eramangarriagoa egiteko bideo eta argazkiak sartzen ditu. Bideoaren kalitatea ona dela esango nuke baina soinua ez, ez delako oso ongi entzuten.
Bideo honetan argi agertzen da telebistak gugan duen eragina. Telebistaren bitartez, kontrolatu egiten digute, gaur egun ez dugu ikuspegi kritikorik, telebistak pentsatzen du gure ordez. Telebistaren bitartez kontrolatu egiten gaituzte, goi karguaetan dauden politikoak, multinazional handiak... guzti horiei gu telebistaren aurrean egotea komeni zaie eta txotxongiloak izango bagina bezala kontrolatzen digute, guk ezer ez egitea komeni zaielako.