martes, 11 de enero de 2011

Mikel Aiestaran

Mikel Aiestaran Aierri (Beasain, Gipuzkoa, 1975). Freelance bezala lan egiten duen euskal kazetaria da. Informazio zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean. Gaur egun Vocento eta EITB taldeetako komunikabideentzako egiten du lan.

Mikelek hitzaldi bat eman zuen Euskal Herriko Unibertsitatean batzuentzako. Mikelel lehen aipatu dudan bezala freelance bat da, hau da, berak egiten du dena, erreportai osoa berak egiten ditu, eta ez edonun, Irak bezalako tokietan egin ditu erreportaiak.

Aiestaranek bere lanari buruz hitz egin zuen, adibidez korrespontsal baten lana zein den azalduz. Horrez gain hainbat gauza interesgarri kontatu zituen, batez ere berari pasatako gauzak. Aiestaran ospe handiko kazetaria da eta oso interesgarria izan da beren anekdotak eta berak aipatutako gauzak entzutea naiz eta zuzenean ez entzun bere hitzaldia.

Bukatzeko esan beharra daukat kazetari hau entzun eta gero, berari zuzenean entzuteko gogoa piztu zaidala eta bere lanari buruzko hainbat galdera egitea gustatuko zitzaidala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario