sábado, 8 de enero de 2011

Carlos Fernandez Liriari elkarrizketa

Carlos Fernandez Liriak, Madrilgo unibertsitateko irakasle honek, gaur egungo gizarteari eta gizarte honek duen sistema ekonomikoari buruz hitz egiten du, murgiltzen gaituzten arazo guztiak puntuz puntu azalduz.

Hasteko europari buruz hitz egiten du, Ameriketako aurkikuntza adibide bezala jarriz. Berak azaltzen duenez, badirudi amerika europarrak aurkitu zutela baina amerika bertan zegoen arinagotik. Europarrak ez zuten aurkitu, europarrak inbaditu egin zuten edo inbaditu egin genuen. Amerikarrak guri deskubritu ziguten eta ez guk beraiei. Guzti horrekin zera azaltzen du, europarrak besteengan eduki nai dugun nagusitasuna.

Horrez gain Carlosek gaur egungo sistema ekonomikoarentzat ere hitz batzuk gordetzen ditu. Diktadura ekonomiko baten menpe gaudela goraipatzen du, sistema ekonomio honek, hau da kapitalismoak, mundutik gero eta azkarrago zabaltzen den sistema bat dela esaten du eta honene funtzioa ahalik eta gehien hedatzea da. Sistema hau ez da inoiz paratzen gero eta azkarrago doalako. Txantaje batera bideratzen digu, etengabe produzitzera behartuta gaude. Baina errekurtso naturalak amaitzean, petroleoa etb... denok sufrituko dugula goraipatzen du.

Aipatzen duen beste gauza interesgarri bat, europa kontzentrazio kanpuekin konparatzea da. Europak mugak jartzen ditu inor ere ez sartzeko, ez zaigulako interesatzen. Sistema ekonomiko honek aberatsak gero eta aberatsago bihutzen ditu eta pobreak gero eta pobreagoak.

Guzti hau bere elkarrizketaren laburpen txiki bat da, horrez gain bideoaren zati teknikoak ere aipatu behar dira. Bideoa luzea da eta eramangarriagoa egiteko bideo eta argazkiak sartzen ditu. Bideoaren kalitatea ona dela esango nuke baina soinua ez, ez delako oso ongi entzuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario